Elgoibarko Udalak astelehenean jarri zuen martxan Elgoibar Bizi-bizixa bono kanpainaren zortzigarren ekitaldia eta bonoak maiatzaren 26ra arte trukatu ahal izango dira kanpainara batutako dendetan, beti ere aurretik gastatzen ez badira. Udalak 4.000 merkataritza-bono atera ditu, eta 88 bono banatu ditu denda bakoitzean. Kanpaina honetarako 30.000 euroko inbertsioa egin du.
Guztira 45 saltokik parte hartuko dute kanpainan eta bonoen balioa erosketa egiten den momentuan aplikatuko diete bezeroei, erosketa egin duten dendan bertan. 5 euroko balioa duen erosketa egiteagatik, 1,25 euroko deskontua aplikatuko diete; 10 eurokoagatik, 2,5 eurokoa; 20 eurokoagatik, 5 eurokoa; 30 eurokoagatik, 7,5ekoa, eta 60 euroko balioa duten erosketagatik, 15 eurokoa.
Hona kanpainarekin bat egin duten saltokiak:
- AGURTZANE ILEAPAINDEGIA
- ALIRE ESTETIKA
- ARAMBURU BITXITEGIA
- ARAURI LURRINDEGIA ETA ESTETIKA ZENTRUA
- ASTIGARRAGA GYS SPORT
- AZKUE ARGAZKIA
- BARRUTIA OPTIKA
- BIOK DEKORAZIOA
- BIZKOR BIZIKLETAK
- CRISTINA GARCIA ESTETIKA ETA TERAPIA NATURALAK
- DECOTENA KOLTXOI-DENDA
- ECENARRO
- EDERSPA
- FADEK ILEAPAINDEGIA
- FARMAZABAL
- FERPI MODAK
- G&M JANTZI DENDA
- GARATE JANTZI DENDA
- GARBIÑE ESTETIKA
- GOIARA 48
- HERBOLARIO SURYA BELARDENDA
- IKUS OPTIKA
- IPINTZA
- IRIONDO KIROLAK
- IZA'K ILEAPAINDEGIAl
- KARKIZANO
- KIMA BIOESTETIKA
- LETE
- MASUMIS
- MODAS IRIA
- N1 EN ZAPATILLAS
- NALAI ZAPATERIA
- OLAIA MARTINEZ ESTETIKA ZENTROA
- ORTOPEDIA SARASKETA
- PELUQUERIA DONNA ILEAPAINDEGIA
- PELUQUERIA HAIR'S
- PELUQUERIA IDAMA
- PELUQUERIA MARIA
- PITXINTXU
- POLITXA
- ROTETA ELEKTRIZITATEA
- SARA JANTZI DENDA
- TXILLARRE EKODENDA
- UZURI OPTIKA AUDIO
- ZAZPI INFORMATIKA