Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 25 azkenzapatuko feria elgoibar basueta barazkiak BARRENUdakoa dirudien martxoko eguzkipean egin dute gaur azken zapatuko feria. Ohi moduan, egon da zer jan eta zer erosi.

Elgoibarko baserrietan ekoitzitako barazkiak, sagardoa eta sagarretik ateratako produktuak, eztia, baserriko ogia eta beste hainbat bertako produktu erosteko aukera izan da martxoko azokan. Horiez gain, bidezko merkataritzako produktuak ere saldu ditu Parrokiko Misio Taldeak, ohi duen moduan. Hil honetako azokan berrikuntza bat ere egon da, ArTalde taldeko zenbait kidek ere jarri baitute postua Kalebarren plazan.

Txosnan, berriz, Eusko Label Kalitatezko txahal sahiets eta txorixo pintxoak saldu dituzte Urazandiko jaiak berreskuratzeko sortu zuten Urajai taldekoek, aurtengo jaiak antolatu ahal izateko dirua batzeko kudeatu baitute txosna. Eta ez dute goiz txarra eduki, prest zuten genero guztia saldu dutela adierazi baitute.
Azkenik, gatzatoa egiten ikasteko aukera izan dute gaztetxoenek Atxutxiamaikak gidatu duen gatzato tailerrean. Gainera, mamia egiten ikasi eta egindakoa jan edo etxera eramateko aukera izan dute.

2023 03 25 azkenzapatuko feria elgoibar urajai txosna BARREN

2023 03 25 urajai txosna azoka martxokoa plus

2023 03 25 azkenzapatuko feria elgoibar ganadua BARREN

2023 03 25 azkenzapatuko feria elgoibar BARREN txosna

2023 03 25 azkenzapatuko feria elgoibar gatzato tailerra BARREN

2023 03 25 azkenzapatuko feria elgoibar artalde misiotaldea BARREN

2023 03 25 azkenzapatuko feria elgoibar artalde BARREN

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza