Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 14 hitzaldia business elgoibar aitagirreWhatsapp mezularitza-zerbitzuak negozioetara bideratutako bertsioa da 'Whatsapp Business' aplikazioa. Enpresa askorentzat bezeroekin harremantzeko kanal interesgarria dela-eta, erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu dute Debegesak eta Elgoibarko Udalak.

Autonomoei eta tokiko enpresei digitalizazioan laguntzeko eta tresnak eta prestakuntza eskaintzeko helburuarekin prestatu dutela ikastaroa azaldu dute antolatzaileek, aurrez antolatu zuten ‘Google Business'-i buruzko ikastaroaren bidetik. Martxoaren 21erako antolatu dute 'Whatsapp Business’ izenekoa. Aita Agirre Kulturgunean izango da, 15:00etatik 16:30era. Doakoa izango da eta Itziar Martínez Ceberiok gidatuko du saioa, marketin digitalean, sare sozialetan eta sormenean espezializatutako aholkulariak.

Ikastaroaren helburua da profesionalei laguntzea Whatsapp Business aplikazioan euren enpresa-profila sortzen eta pertsonalizatzen. Profil horretan, enpresaren inguruko informazio baliotsua partekatu daiteke: helbidea, negozioaren deskribapena, ordutegia, e-maila eta webgunearen esteka. Era berean, negozioak mundu digitalean duen presentzia hobetzeko aplikazio horrek dituen aukera desberdinak erabiltzen ere irakatsiko dute. Tailerrean app-a martxan jartzeko tresnak eta ahalik eta gehien aprobetxatzeko aholkuak emango dituzte.

Antolatzaioleek nabarmendu dutenez, Interneten egotea funtsezkoa da edozein negoziotarako, eta lehiarako abantaila izateko modu bat da Whatsapp Business erabiltzea. WhatsApp Business iPhone eta Androiderako doako aplikazioa da, normalean erabiltzen dugun WhatsApp aplikaziotik independentea. Bereziki enpresa txiki eta ertainek bezeroekin komunikatu ahal izateko garatu zuten. "Horrela, bezeroekiko hartu-emanak errazten ditu, mezuak automatizatzeko, antolatzeko eta azkar erantzuteko tresnak eskaintzen baititu. WhatsApp Messengerren antzera diseinatu eta funtzionatzen du. Normalean egiten duzun guztia egiteko erabil dezakezu, hala nola mezuak eta argazkiak bidaltzeko. Beste puntu interesgarri bat da WhatsApp Business bateragarria dela WhatsApp Web funtzioarekin".

Edozein zalantza argitzeko, idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo deitu 943 82 0110 telefono zenbakira.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza