Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 25 fabrikazio aurreratuen nodoaLanbide Heziketako hainbat ikastetxek, Elgoibarko IMHk koordinatuta, Fabrikazio Aurreratuaren Nodoa eratu dute. Nodoak laguntza emango dio sektore produktiboari, Jaurlaritzak eratuko dituen proiektu zehatzetan.

Lanbide Heziketaren IV. Euskal Planaren testuinguruan eratu dute Fabrikazio Aurreratuaren Nodoa Tnikan, Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroan. Eratze prozesuan parte hartu dute IMH, Txorierri, Miguel Altuna, Goierri, Usurbil eta Bidasoa ikastetxeek.

Ekimen hau Lanbide Heziketaren IV Euskal Planaren barrutian kokatzen da; bere 9. helburuan Lanbide heziketako ikastetxe espezializatuen sarea sortzea aurreikusten baitu. Helburuan aipatzen da sare honek laguntza emango diela sektore ekoitzaileei Jaurlaritzak eratuko dituen proiektu zehatzetan. 

•IMH Nodoaren lider-koordinatzailea

Lehen fasean, martxoan, IMHk, Nodoaren lider-koordinatzaileak, enpresa, Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko eragileak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak deituko ditu, behar estrategikoak identifikatu eta lehenesteko eta, ondoren, nodotik garatu eta erantzuna emateko.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza