Txankakuaren Eguberrietako zozketako sari batzuk jaberik gabe

Barren.eus 2023ko ots. 2a, 09:02

Txankakua merkatarien elkarteak Gabonetan zozketa egin zuen eta urte hasieran eman zuten saritutako zenbakien berri, baina horietako batzuen jabeak ez direla agertu jakitera eman dute.

Txankakuak 1.800 euro zozkatu zituen guztira, 500 euroko bi sari eta 100 euroko zortzi sari. 500 euroko sarietako baten jaberik ez da agertu oraindik, 05.583 zenbakiaren jaberik, hain justu ere. Sari horretarako ordezko zenbakia agertu da: 77.662 zenbakia. Otsailaren 9an bukatuko da epea eta zenbakia dutenek Txankakuako denda batera joan edo 943 747 301 zenbakira deitu behar dute

Hona hemen azaltzeko falta diren zenbaki sarituak eta ordezkoak:

  • 05.583 500 euro (Ordezkoa agertu da: 77.662)
  • 33.331 100 euro (39.184 ordezkoa)
  • 65.926 100 euro (34.623 ordezkoa)
  • 40.608 100 euro (ordezkoa agertu da: 36.440)

2023 02 13 txankakua herrian erosi herriak irabazi

 

∞Lotura duten albisteak: