Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 20 FITUR azoka 2023 debabarrena turismoa madrilUrtarrilaren 22ra arte abian egongo den Nazioarteko Turismo Azokan parte hartzen ari dira eskualdeko ordezkariak, besteak beste, Debabarreneko eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko proposamen turistikoen berri emanez.

Urtero bezala, Debabarreneko ordezkaritza bat Madrilgo azokara gerturatu da egunotan. Bertan dira, esate baterako, Gilen Garcia eta Joseba Palenzuela Debako eta Mutrikuko alkateak; Leire Barriuso Geoparkeko gerentea; eskualdeko turismo bulegoetako arduradun Jasone Galdona (Deba) eta Marta Amonarriz (Mutriku); Juan Angel Balbas, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziako zuzendari nagusia, eta Aitziber Cortazar, Debabarrena eskualdeko turismo arduraduna.

Aurtengo azokan, Euskadi izeneko erakusmahaiaren barruan, Euskal Kostaldearen txokoan, eskualdeko erakargarritasunen berri ematen ari dira bisitariei, proposamen turistiko desberdinen eta eskualdeko herriei buruzko informazioa zabalduz, betiere, Debabarreneko baliabide turistiko nagusi bezala Euskal Kostaldeko Unescoren Munduko Geoparkea nabarmenduz.

Beste hainbat proposamenen artean, aurten, Debabarrenak bere ibilbideen mapa berria aurkeztu du Fiturren. Mapa horrek aukera zabala eskaintzen du mendi eremuetan, kostako begiratoki ikusgarrietan eta interes geologikoko eta kulturaleko guneetan egiten diren ibilaldi eta zeharbideak ezagutzeko; liburuxka eskuragarri dago Debabarrena Turismoren webgunean, eta Debabarrena turismo wikilock kontu ofizialean ere kontsultatu daiteke. Bestalde, Debabarrenak eskualdeko museoen eskaintza zabala ere eraman du Fiturrera.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza