Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 17 Mendaroko Gabonetako kanpaina zozketaHerriko establezimenduetan kontsumitzeko ohitura sustatzeko, Zortea herrian bertan kanpaina antolatu zuen Mendaroko Udalak Gabonetan, herriko merkatariekin batera, eta jakinarazi dute zozketako zenbaki sariduna zein den: 6.135. (Zenbaki ordezkoa: 7.128. Bigarren zenbaki ordezkoa: 9.223)

 

Hamarna sari banatu dituzte herriko komertzioek kanpaina horren baitan eta parte hartu duten bezero guztien artean sari nagusi bat ere zozkatu du Udalak. Zenbaki saritua 6.135a izan da eta  margolan bat, Landa jatetxean bi  lagunentzkao bazkaria eta Gabonetako produktu sorta bat jasoko ditu zenbakiaren jabeak. Saria jasotzeko, udaletxera joan beharko du, txartel sariduna hartuta. Udaletik eskerrak eman dizkiete kanpainan parte hartu duten guztiei eta aurrerantzean ere herriko saltokietan kontsumitzera deitu dituzte herritarrak.
 
Argazkian: Iñaki Arregi alkatea zozketa egiten lagundu zuen herritar batekin.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza