Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 03 txu txu trena txankakua elgoibar kalebarren BARRENTxankakua merkatari elkartaren Gabonetako kanpainaren baitan, Elgoibarko kaleetan gora eta behera ibili da gaur Txu Txu Trena, eta sekulako arrakasta eduki du, bertan igotzeko sortu diren ilarak ikusita.

Erregalu modukoa izan da eskolarik gabe dauden umeentzat eta bidaia guztiak umez beteta egin ditu Txu Txu trenak. Trena Kalegoen plaza eta Maalako parkea bitartean zebilen bitartean, Txankakuako maskotak ere ibili dira kalez kale, puxikak eta oparitxoak banatuz.

Txankakuak saltoki txikien garrantzia nabarmendu nahi du Gabonetako kanpaina antolatuta. Herriko dendariek ematen duten konfiantza eta hurbiltasuna azpimarratu dituzte, eta gogora ekarri dute merkataritza txikiak herriari bizia ematen diola. Kanpainari ikusgarritasuna emateko, Txankakuako denden atarian alfonbra gorria eta lorontzia jarri dituzte. Horrez gainera, produktu ekologikoz betetako zazpi saski zozkatu zituzten eta 1.800 euro ere zozkatuko dituzte erosketa bonoetan: 500 euroko bi eta 100 euroko zortzi. Txankakuaren dendetan erosten dutenek parte hartu ahal izango dute. Urtarrilaren 9an egingo dute bonoen zozketa, notario aurrean.

2023 01 03 txu txu trena txankakua elgoibar BARREN

2023 01 03 txu txu trena txankakua elgoibar ilarak BARREN

2023 01 03 txu txu trena txankakua elgoibar plazan BARREN

2023 01 03 txu txu trena txankakua elgoibar 1 BARREN

2023 01 03 txu txu trena txankakua elgoibar b1 BARREN

2023 01 03 txu txu trena txankakua elgoibar maskotak BARREN

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza