Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 12 22 erosketak kontzezio mendaroGabonetako kanpaina jarri du martxan Mendaroko Udalak herriko merkatariekin batera. Urtarrilaren 8ra arte, kanpainara batutako hamalau establezimendutan txartel bat banatuko diete bezeroei, hamar euroko erosketa bakoitzeko.

Txartel horietako bakoitzak zenbaki bat izango du, zozketa nagusirako, baina aldi berean horietako txartel batzuek aparteko saria ere izango dute, bezeroak dendak bertan momentuan jasotzeko. Izan ere, establezimendu bakoitzak 10 eurora arteko hamar sari banatuko ditu, eta horretarako, Udalak 100 euroko laguntza emango dio establezimendu bakoitzari. Zozketa nagusia urtarrilaren 13an (barikua) egingo dute, eta sariak udaletxean bertan jaso beharko dituzte saridunek, 8:30etik 14:00ak bitartean.

Kanpainara atxikitako saltokiak honakoak dira:

  • Anton
  • Morroskillo
  • Leire
  • Roteta
  • Coviran
  • Farmazia
  • Sonia
  • Artfruit
  • Lutximak
  • Nahia
  • Galle-tiak
  • Ederki
  • Puxika
  • Saint Gerons

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza