Aste gastronomikoaren balorazio "positiboa" egin du Aizu! Ostalarien Elkarteak

Rexu Arakistain 2022ko aza. 30a, 18:02

Herriko 29 ostalarik hartu dute parte estreinako aste gastronomiko mikologikoan, eta antolatzaileak pozik agertu dira ekimenak izan duen harrerarekin.

"Perretxiko pintxoak jaten taberna batzuetan besteetan baino jende gehiago ibili da, eta ideia ona izan dela esan digu bezero batek baino gehiagok, baina oro har, aste gastronomikoak iraun dituen hiru egunetan, azaroaren 24tik 27ra, ohi baino jende gehiago ibili da" nabarmendu dute Aizu! ostalarien elkarteko arduradunek. Tabernetako pintxoez gainera, kalean ere igarri da aste gastronimikoa. Zapatuan, kalean giro polita sortu zela uste dute antolatzaileek, Kalebirakoek kalez kale eman zuten ikuskizunagatik eta hiru magok kalean egin zituzten ikuskizunengatik. Eta gauean Kresala taldeak Maalan eman zuen kontzertua "sekulakoa" izan zela esan dute. "Crazy Jazzers taldeak arratsaldean egin zuen kalejirak motorrak berotzeko balio izan zuen, eta Maalako parkea jendez lepo egon zen gero, Kresala taldearen emanaldian. Herritar ugari izan ziren herriko tabernetan afaltzea erabaki zutenak. Gainera, adin tarte guztietakoak, 20 eta 60 urtetik aurrera bitarteko jendea ikus zitekeen, eta zenbaitek zoriondu ere egin gaitu guztientzako moduko jaia antolatzeagatik", adierazi dute.

Urtean pare bat aste gastronomiko antolatzea da Aizu! elkartekoen asmoa, osagai edo gai nagusi baten inguruan. Uste dute estreinako esperientzia hau oso ondo etorriko zaiela hurrengoak prestatzeko, eta lehenengo honetan egin dituzten "hasiberrien akatsak" zuzentzeko.

2022 11 26 aizu aste gastronomikoa elgoibar mikologia pintxoa

2022 11 26 aizu aste gastronomikoa elgoibar zirkobira plazan BARREN

2022 11 26 aizu aste gastronomikoa elgoibar zirkobira plazan b1

2022 11 26 aizu aste gastronomikoa elgoibar zirkobira

2022 11 26 aizu aste gastronomikoa elgoibar niala magoa kalean

2022 11 26 aizu aste gastronomikoa elgoibar crazy jazzers

2022 11 26 aizu aste gastronomikoa elgoibar kresala kontz