Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 17 Perretxiko salteatuakAzaroaren 24an, 25ean eta 26an I. Aste Gastronomikoa egingo dute Elgoibarko Aizu Ostalarien Elkarteko kideek. Perretxikoak izango dira gaia, eta horren bueltan prestatuko dituzte pintxo eta jakiak.

Eguen eta barikuan pintxopotea egingo dute tabernetan, eta 1,5 euroan salduko dituzte pintxoa. Hilaren 26rako zirkobira antolatu dute lehenik, eta Aizu elkarteko tabernetan magia saioak egongo dira. Gauean, berriz, Kresala taldeak kontzertua emango du Maalan, 23:30etik aurrera. 80ko eta 90eko hamarkadetako musika talde ezagunen tributoa egiten du taldeak.

28 tabernak eta jatetxek osatzen dute Aizu ostalarien elkartea. Arduradunek aurreratu dutenez, urtean pare bat Asdte Gastronomiko antolatzea da euren asmoa, osagai edo gai nagusi baten inguruan. Estreinako honetan mikologoaren aldeko apostua egin dute.

Mikologiak indar handia izan du Elgoibarren, besteak beste, Karakate elkarteak jardunaldi mikologikoak antolatu izan dituelako azken urteetan eta perretxiko lehiaketak denboran atzerago. Horiek, baina galtzen joan dira.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza