Negozioetan belaunaldien erreleboa sustatzeko dirulaguntzak emango ditu Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2022ko aza. 10a, 10:53

Erreleboa sustatzeko dirulaguntza lerroa zabaldu du Elgoibarko Udalak, eta edozein jarduera ekonomikotan enpresa gisa eratzen diren pertsona fisiko edo juridiko izango dira laguntzen onuradunak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira: enpresaren abiarazteari eta funtzionamenduari loturikoak, enpresaren existentziaren (faktura) eta ordainketaren dokumentazio frogagarria dutenak eta ezarritako epean egiten direnak, hala nola: jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinen errentamendu-gastuak (alokairuak), jarduera ekonomikorako lokalak erosteko inbertsioa, aktibo finkoetako inbertsioak (makineria, instalazioak, tresneria, altzariak eta informazio-prozesuetarako ekipoak), obra-lizentziaren kostuak, jarduera-lizentzia edo proiektuari lotutako komunikazio-gastuak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da; 5.000 euro gehienez industria-sektoreko enpresentzat, eta 2.500 euro gainerako sektoreetako negozioentzat. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da (egun hori barne).

Dirulaguntza eskaerak elektronikoki egin beharko dira, Udalaren web orriaren bidez: www.elgoibar.eus.