Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 10 zoru klausula facuaHainbat finantza entitaterekin hipoteka kontratatzerakoan zoru klausula dutenek bilera antolatu dute, gaiari buruzko informazioa partekatzeko eta aurrerantzean zer egin daitekeen aztertzeko. 

Zoru-klausulak eragindako norbanako batzuek antolatu dute deialdia, eta entitate horretan klausula duten guztiei egin diete gonbidapena. Datorren zapatuan, otsailak 13, 12:00etan gelditu dira Rural Kutxaren aurrean.

Zoru-klausula hipoteka mailegu batzuetan agertzen da, eta, ondorioz, ordaindu beharreko gutxieneko interes-tasa ezartzen du. Zenbait finantza entitateren kasutan, erabiltzaileek erreklamazioak jarri dituzte gardentasun eta informazio argiaren irizpidea ez betetzeagatik, eta epaileek klausula horiek bertan behera laga izan dituzte, abusuzkoak izatea iritzita.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza