Garaian garaiko produktuak eta 'Txerripintxopotea', urriko ferian

Barren.eus 2022ko urr. 28a, 08:15

Hilabeteko azken zapatuko feria egingo dute bihar, urriak 29. Goizean goizetik Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera izango da Kalebarren plazan, eta Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolakoek kudeatuko dute txozna.

Ohi moduan, baserriko produktuen salmenta egingo dute Kalebarren plazan, 9:00etatik 14:00etara. 11:00etatik aurrera pintxoak saltzen hasiko dira txoznan. Lagun Taldea Txirrindulari eskolak kudeatu du txosna. Ohi duten legez, gau osoan erreko duten txerriarekin egindako pintxoak saldu dituzte. 'Txerripintxopotea' deitu diote eurek.

12:00etik 14:00era bitartean umeentzako tailerra egongo da Kalebarren plazan. Tailer horien helburua da Elgoibarko txikienek garaiko produktuak, bertako animaliak zein baserrietako kultura ezagutzea.
Eguerditik arratsaldera, ganadu erakusketa egongo da Kalebarren plazan.

Azoka Debemen elkarteak antolatzen du, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Ekimen hau Debemen elkarteak bertako baserritarrek ekoizturiko produktuen kontsumoa bultzatzeko “Baserrikoa” ekimenaren barnean kokatzen da. Hileko azken zapatuko feria antolatzeko laguntzaileak, berriz, Gipuzkoa Foru Aldundia, Elgoibarko Izarra eta Armueta Harategia dira.