Debabarreneko bost jatetxek bertako eta sasoiko produktuez baliatuz, proposamen gastronomiko "iradokitzaile eta ezberdinak" eskainiko dituzte azaroan, 32 eurotan. Honekin batera, eskualdeko zenbait produktu esanguratsu nola egiten diren ikusteko aukera ematen duen ekimena ere antolatu du Debabarrena Turismok.
Ondorengo jatetxeetan Tripontziak Menua eskatu ahal izango da, 28 euroren truke (ogia, edaria, kafea eta BEZa barne). Prezioa pertsona bakoitzeko da. Erreserba egiterakoan "Tripontziak Menua" nahi delas adierazi behar da, eta menutik kanpoko produktuak aparte ordaindu beharko dituzte bezeoek. Ikus menu guztiak elkarrekin, Tripontziak ekimenaren kartelean -PDF-
- BARATZE GOURMET (Eibar)
- KANALA (Itziar, Deba)
- MENDIOLA (Ermua)
- PIKUA (Mutriku)
- TXURRUKA (Soraluze)
• Debabarreneko produktuak gertugotik ezagutzeko ekimena
Tripontziak ekimenak irauten duen bitartean, Debabarrenean ekoizten diren zenbait produktu (txokolatea, gazta, taloak eta sagardoa) nola egiten diren gertutik ezagutzeko ekimena ere abian jarri du Debabarrena Turismok. Produktu horiek nola egiten dituzten bertatik bertara ikusteko aukera eskainiko duten saioak prestatu dituzte, eta baita produktu horiek dastatzeko aukera eman ere. Arrakasta eduki du ekimenak eta dagoeneko beteta dago Mendaroko txokolatea nola egiten duten ikusteko azaroaren 5ean egingo duten saiorako izen ematea, eta era berean, Mutrikuko Goienetxe baserriko gaztandegira azaroaren 12an egingo duten saiorako plazak ere bete dira.
Horiez gainera, Lasturko Talo Tailerrera bisita antolatu dute azaroaren 19rako, taloak Lasturko eran egiten ikasteko. Azaroaren 27rako, berriz, Elgoibarko Lizagasar Sagartokian izango da zita, sagarrak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko. Ekimen horietan parte hartzeko izena eman behar da, telefonoz 943 820 110 telefono zenbakira deituta (astelehenetik barikura, 8:00etatik 15:00era) edota e-posta bat idatzita turismoa@debegesa.eus helbidera. Plazak agortu arteko lekua egongo da.
• Lehiaketa
Ondo jateaz gainera, sariak irabazteko aukera ere izango dute Tripontziak ekimenean parte hartzen dutenek. Horretarako partaidetza-kupoia eskatu beharko dute establezimenduan, eta harremanetarako datuekin bete beharko da hori, menua jaten den jatetxean entregatzeko. Partehartzaile guztien artean sariak zozkatuko dituzte: Debabarreneko bertako produktuez osatutako bi sorta eder.
Informazio osoa: debabarrena.eus