Sigmaren itxierari buruzko liburua kaleratu du Jose Mariano Cadenasek

Barren.eus 2022ko urr. 19a, 12:27

Jose Mariano Cadenasek Sigma lantegiaren itxierari buruz idatzi duen liburua, 'Elgoibar, fin de trayecto' izenekoa, aurkeztuko du barikuan, urriak 21, Elgoibarren.

2022 10 19 elgoibar fin de trayecto liburua azala jose mariano cadenas egilea argElgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan egingo dute 'Elgoibar, fin de trayecto' liburuaren aurkezpena, barikuan, 19:00etan.

Jose Mariano Cadenasek (Villamandos de la Vega, Gaztela eta Leon, Espainia 1957) Sigma enpresaren itxiera-prozesuan Euskal Herritik kanpoko beharginek, sukurtsaletakoek, tratu "diskriminatzailea eta axolagabea" sufritu zutela kontatzen du liburuan. "Argi eta garbi, bi jokamolde erakutsi zituen zuzendaritzak. Batetik errespetu osoz tratatu zituzten fabrikako langileak; eta, bestetik, oso bestelako tratua jaso zuten Euskal Heritik kanpoko langileek. Horietako baten istorioa da honakoa. Sigma lantegiaren itxierak errudun bakarra izan ez zuen arren, denak izan ziren galtzaile", dio Cadenasek. Kaleratu duen bigarren liburua du honakoa; 'Horizonte de ingenuidad' kaleratu zuen lehenik.

2022 10 19 elgoibar fin de trayecto liburua azala jose mariano cadenas