Bitxiak, ohialak, margoak, xaboia, jantziak, diruzorroak... era askotako artisau lanen topaleku izan zen Maala zapatu goizean egin zuten azokan. Aurtengoan, ArTalde taldeko zortzi artisauk hartu dute parte: Bitxi-Bitxi, Azpi's Bags, Magi, Ana, Xarlem Creations, Zu + Ni, Amalur eta Cyntia.