2022ko beste kanpainaren batean parte hartu dutenek ez dute izena berriz eman beharko, baina parte hartu nahi ez badute, hori adierazi egin beharko dute. Interesatuek www.elgoibar.eus webgunean eman dezakete izena.
Udalak 25.000 euro inbertituko ditu kanpaina honetan. 3.300 merkataritza-bonu aterako dituzte, eta modu ekitatiboan banatuko dituzte, izena ematen duten establezimenduen artean. Herritarrek %25eko deskontua izango dute egindako erosketetan, eta gutxieneko erosketa 5 eurokoa izan beharkoa da, eta 60koa gehienez. Aurreikuspenen arabera, bonuak azaro hasieran egongo dira eskuragarri, eta azaroaren 30era arte trukatu ahal izango dira, betiere dendak egun horretara arte bonuak baditu eta merkataritza-establezimenduetan erabili ahal badira.
Atxikitako establezimenduetan egindako gastuak gutxienez 5 eurokoak eta gehienez 60 eurokoak izan daitezke. Hona erosketengatik jasokop dituzten deskontuak:
- 5 €-ko balioa duten erosketak, Udalak 1,25 €-ko diru-laguntza ematen du.
- 10 € balio duten erosketak, Udalak 2,5 €-ko diru-laguntza ematen du.
- 20 € balio duten erosketak, Udalak diruz laguntzen ditu 5 €.
- 30 € balio duten erosketak, Udalak 7,5 €-ko diru-laguntza ematen du.
- 60 €-ko balioa duten erosketak, Udalak 15 €-ko diru-laguntza ematen du.