Elgoibarko zortzi artisauk parte hartuko dute zapatuan, hilak 15, Maalako parkean egingo duten azokan: Bitxi-Bitxi, Azpi's Bags, Magi, Ana, Xarlem Creations, Zu + Ni, Amalur eta Cyntia.
10:00etan zabalduko dute azoka eta 14:00ak arte egongo dira bertan artisauak beren eskulanak erakusten eta saltzen.