Stock Kale Azokako zozketako irabazleek jaso dute saria

Barren.eus 2022ko urr. 11a, 11:36

Joan den barikuan eta zapatuan egin zuten Stock Kale Azokan erosketak egin zituzten bezeroek Txankakuaren zozketan parte hartu zuten. Merkatarien elkarteak 400 euro banatu ditu 100 euroko lau saritan banatuta.

Astelehenean egin zuten zozketa, eta honako lau lagunak dira saridunak: Sonia Rodriguez, Mila Fernandez, Lorea Lariz eta Conchi Fernandez de Jauregi. Dagoeneko jaso dituzte sariak, 100 euroko lau erosketa bono, Txankakuako dendetan gastatzeko.

∞Lotura duten albisteak: