Elgoibarko merkatariek saltokien atarietara atera dituzte euren eskaintzak, herritarrengandik gertuago egoteko. Barikuan, eguraldia lagun, jende ugari ibili zen kaleetan, eta zapatu goizean lainopeko eguraldia egin arren, ez da oztopo izan dendaz denda eskaintzarik onenen bila ibili direnentzat. Gaur arratsaldean bukatuko da Stock Kale Azoka, 17:00etatik 20:00etara egingo baitute azken txanpa.
Stock kale azokan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroak txartel bat jasoko du eta zozketan parte hartuko. 400 euro banatuko dituzte saritan guztira (100 euroko lau erosketa-bono) eta astelehenean jakinaraziko dituzte zenbaki saridunak.