Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 04 2021 10 01 stock azoka kalean elgoibar barren 1Herriko 25 merkatarik parte hartuko dute urriaren 7an eta 8an, barikua eta zapatua, egingo duten Stock kale azokan.

Oraingoan ere denda atarietara atarako dituzte euren produktuak, eta prezio merkeagoan salduko dituzte. Goizez, 10:00etatik 13:00etara egingo dute azoka, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Egun horietan, erdialdeko kaleak (San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana) ibilgailuen zirkulaziorako itxita egongo dira. 

Stock kale azokan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroak txartel bat jasoko du eta zozketan parte hartuko. 400 euro banatuko dituzte saritan guztira (100 euroko lau erosketa-bono) eta astelehenean jakinaraziko dituzte zenbaki saridunak.

  • Parte hartuko duten dendak honakoak dira: Aranburu Bitxidenda, Arauri lurrindegia, Bizkor bizikletak, Casa astigarraga, Ecenarro Lentzeria, Ene Bada, Federopticos Ikus, G & M jantzi-denda, Gobike, Garate jantzi-denda, Goiara drogeria, Ipintza margoak, Iria moda, Iriondo kirolak, Karkizano, Lagunak koltxoidenda, Lete, Modas Ferpi, Moma jantzi-denda, Nalai oinetakoak, Olaia Martinez estetika zentroa, Pitxintxu, Roteta elektrizitatea, Sara jantzi-denda eta Uzuri optika.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza