Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 28 plenoa elgoibar botatzen BARRENOhi moduan, hileko azken eguaztenean batu zen Elgoibarko Udaleko Osoko bilkura, eta beste zenbait gairen artean, datorren urterako zerga eta udal tasak ez igotzea adostu zuten, EAJ, PSE-EE eta EHBilduren aldeko botoekin. Podemos abstenitu egin zen.

EAJ eta PSE-EEk osatzen duten Udal Gobernuak datorren urterako zergak eta tasak izozteko proposamena egin zuen: “Herritarrak lagundu nahi ditugu. Ziurgabetasun handiko uneak bizitzen ari gara, bereziki ekonomikoki. Horrexegatik, prezioen igoerari zein krisi energetikoari aurre egiten laguntzea ahalbidetuko du zerga eta tasen izozteak, herritarrengan eragin ekonomikoa murriztuz”.

EH Bilduk aldeko botoa eman zion proposamenari, zergak izoztearen erabakia norabide onean doala argudiatuz, baina horrez gain, neurri zuzentzaileak hartu behar direla nabarmendu zuen. Progresibitatean sakontzeko neurriak proposatu zituzten, gehiago duenak gehiago ordaintzeko. Era berean, errenta-maila eta familiaren tamaina kontuan hartuko duen hobari-taula bat ezartzea eta hainbat arlotan jardunbide egokiak sustatzeko neurriak (Krisi energetikoa eta aldaketa klimatikoa; Etxebizitzen alokairuaren sustapena) hartzeko ere aipatu zuten.

Podemosek abstenitzea erabaki zuen, nahiz eta esan zuen zergak izoztea albiste ona zela, baina ez zela nahikoa egungo egoeran. Egungo tasek familia asko egoera oso larrian jarri dituztela azaldu zuen, eta gogorarazi zuen esaterako, Elgoibarren ordaintzen dugun zabor tasa eskualdeko garestienetakoa dela. Evaristo Rodriguezek ere progresibitatea aipatu zuen neurri modura, baina gaineratu zuen Udalak ez duela aspektu horretan ezer aldatzeko asmorik erakutsi eta oposizioak egindako proposamen bat bera ere ez dutela onartu.

Tasa eta zergak izozteaz gainera, hobariak indartu eta egonkortuko dira, bereziki energia eraginkortasunari dagozkienak. 30 egunez jendaurrean egongo da 2023rako onartutako zerga eta tasen proposamena, nahi duen orok alegazioak egin ditzan.
 • Honakoak dira gauzatutako egokitzapenak:

Ondasun Higiezinei buruzko zerga:

  • Familia ugariagatiko hobarian, familia ugariaren ziurtagirian agertzen diren familiako kide guztiak zerga honen zortzapena gertatu baina lehenagotik Elgoibarren erroldatuta badaude bakarrik emango da hobari hau. Familia hau zortzapena gertatu baino lehenagotik bizi den Elgoibarko etxebizitzari dagokion ordainagiriari aplikatuko zaio hobaria.
  • Eguzki plaken hobariari dagokionez, etxebizitzak ez diren eraikinen kasuan hobariaren aplikazioa aurreratzeko aldaketak txertatu dituzte: egun asko atzeratzen da plakak instalatu eta urte oso bat itxaron behar baita kontsumoak ikusi eta hobaria aplikatzen hasi ahal izateko. Bestetik, hobari honetan bertan eraikinak 2005. urtea baino lehenagokoak izan beharra ere kendu dute.

 

  • Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Familia ugariagatiko hobarian, familia ugariaren ziurtagirian agertzen diren familiako kide guztiak zerga honen zortzapena gertatu baina lehenagotik Elgoibarren erroldatuta badaude bakarrik emango da hobaria.
  • Kirol instalazioen erabilerako deskontuak: Familia ugarientzat, familia unitatearen PFEZko zerga oinarri orokorraren muga ezarrita. Hobarien portzentajeak, diru-sarreren eta seme-alaba kopuruaren arabera kalkulatuko dira: 0-30.000 euro artean, 2 seme-alaba edo gehiago izateagatik, %40ko deskontua. 30.000 eta 50.000 euro artean, 3 seme-alaba izateagatik %20ko hobaria eta 4 seme-alabagatik %30ekoa.
  • Herriko Antzokiko instalakuntzen erabilpena: Haurrentzako zine emanaldiaren prezioa 3,5 eurotik 3 eurora pasako da, gazteekin parekatzeko. Berdin egingo dute haurrentzako antzerki emanaldiarekin. 19:00etako larunbatetako saioan nerabeen eta umeen sarrera 3 eurokoa izango da.
  • Hilerria: Bi tarifa egokitzapen: Kolunbarioa 10 urterako uztea, 135€; eta Kolunbarioari dagokion hilerriko zerbitzua (errautsak kolunbarioan sartzea): 70€
  • Ludoteka zerbitzua: %70 deskontua gizarte izaerako dirulaguntzaren bat (Diru -sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte -larrialdietarako Laguntza) jasotzen dutenentzat. Familia ugarientzat, familia unitatearen PFEZko zerga oinarri orokorraren muga ezarrita. Hobarien portzentajeak, diru-sarreren eta seme-alaba kopuruaren arabera kalkulatuko dira, honela hain zuzen: 1-24.000 euro arteko sarrerak, 2 seme-alaba edo gehiago izateagatik, %70eko hobaria. 24.000 eta 50.000 euro arteko sarreren kasuan, 3 seme-alaba izateagatik, %30. 4 seme-alaba izateagatik, %40.

 • Auto-taxien tarifak 2023rako
2023rako Elgoibarko herri barruko garraiorako auto-taxien tarifak onartu ditu Elgoibarko Udalak. AGITAX Taxien Gipuzkoako Elkarteak egindako %10,5eko gehitzea onartu da. :

  • 1 tarifa. Gutxieneko tarifa: 5,9745 euro. Egindako kilometroa: 1,4961. Itxaron ordua: 19,9966 euro.
  • 2 tarifa. Gutxieneko tarifa: 6,5055 euro. Egindako kilometroa: 1,6558. Itxaron ordua: 21,0269 euro.

Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea eta 5 minutuko itxaronaldia hartzen du. Lehen tarifa lanegunetan ezarriko da, 7:00etatik 23:00etara. 2. tarifa egunero ezarriko da, 23:00etatik 7:00etara, larunbatetan eta jaiegunetan egun osoz.

2022 09 28 plenoa elgoibar botatzen 2

2022 09 28 plenoa elgoibar barren 1

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza