Energia komunitateen funtzionamenduan sakondu eta "tripak ezagutzeko" hitzaldia izango dela aurreratu dute antolatzaileek. "Zatoz energiaren arazoari irtenbide ekonomiko eta ekologikoa bilatzera" animatu dituzte herritarrak parte hartzera. Komunitate energetikoak tokiko autokontsumo energetikoaren kontzeptuaren gainean eraikitzen dira. Hau da, norberak, bakarka edo taldean erabiltzeko energia ekoiztea, energia sortzen den leku berean.
Burujabetza energetikoa, energia aurrezpena eta energia berriztagarrien alde lan egiten duen Goiener kooperatibako kide diren Oier Etxeberria eta Nestor Arana izango dira hizlariak.