Pintxo lehiaketa, bertan behera

Barren.eus 2022ko ira. 15a, 15:59

Urriaren 19tik 21era egitekoak ziren Elgoibarko pintxo lehiaketa bertan behera gelditu dela jakinarazi du Udalak.

Elgoibarko ostalariek uztailean eta irailaren 5etik 12ra bitartean eman zezaketen izena Elgoibarko Udala XII. Pintxo Lehiaketan parte hartzeko, baina gutxi apuntatu dira eta lehiaketa bertan behera lagatzea erabaki du Udalak, parte-hartzea "baxua" dela eta. 2019an egin zuten azkenengoz pintxo lehiaketa, eta 23 ostalarik hartu zuten parte. 2017an eta 2018an 26 ostalarik aurkeztu zituzten pintxoak lehiaketara.

Ostalariekin batera ekimen ezberdinak aurrera eramateko pausoak ematen jarraituko duela adierazi dute udal arduradunek.

∞Lotura duten albisteak: