Kondia enpresa itxi egingo dute

Barren.eus 2016ko urt. 30a, 21:31

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Elgoibarko Kondia enpresa itxi egingo dute datozen asteetan, eta ondorioz, 65 behargin geratuko dira lanik gabe.


ELA sindikatuko Debabarrenako ordezkari Aitor Iturain zabaldutako idatzi baten arabera, “joan den astean, Kondiako langileak kaleratzen dituen auto judiziala iritsi zen, ondorioz 42 langile kaleratu dituzte dagoeneko eta 23 datorren astean pasatuko dira INEMeko ilarara”.
Joan deneko zazpi-zortzi urtean garai zailak bizi ostean, Kondia enpresak 2015eko urrian aurkeztu zuen Hartzekodunen Konkurtso eskaera Donostiako Merkataritza Arloko Auzitegian. 65 urteko ibilbidea duen erreminta makinako enpresak krisi bat baino gehiago gainditu ditu baina oraingo krisiari ezingo diola aurre egin azaldu du Aitor Iturainek. “Zer aldatu da? Nor da erruduna?" galdetzen du ELA sindikatuko Debabarrenako ordezkariak, eta egoera honen nondik norakoak azaltzen ditu Enpresa eredu berria? Zertarako? izenburua daraman idatzian Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioaren web gunean.