Langabezia-tasak behera egin du ekainean Debabarrenean

Barren.eus 2022ko uzt. 7a, 09:59

Langabezia-tasak behera egin du ekainean Debabarrenean, eta herri guztietan igarri da hobekuntza hori.

Elgoibarren, esaterako, %8,13an dago orain langabezia-tasa (maiatzean baino %0,41 txikiagoa da egungo zifra). 441 langabe daude Elgoibarren, eta maiatzean 463 zeuden. Mendaron, berriz, %6,69an dago langabezia-tasa, eta 68 lagun daude lanik gabe, maiatzean baino hiru gutxiago, alegia. Langabezia-tasak behera egin du ekainean Debabarrenean, eta herri guztietan igarri da hobekuntza hori. Elgoibarren, esaterako, %8,13an dago orain langabezia-tasa (maiatzean baino %0,41 txikiagoa da egungo zifra). 441 langabe daude Elgoibarren, eta maiatzean 463 zeuden. Mendaron, berriz, %6,69an dago langabezia-tasa, eta 68 lagun daude lanik gabe, maiatzean baino hiru gutxiago, alegia. Debabarreneko langabezia-tasa %9,85ekoa da, eta 2.581 pertsona daude lanik gabe, maiatzean baino 70 gutxiago. Eskualdeko herrien artean, Soraluze da langabezia-tasarik altuena duena, %12,17 eta, aldiz, Debak dauka baxuena; %5,86. Eibarren, bestalde, %11,84koa da langabezia-tasa, eta 1.503 lagun daude lanik gabe.