Umeentzako tailerrak eta Urajaik kudeatutako txosna izango dira hileko azken zapatuko ferian

Barren.eus 2022ko eka. 23a, 13:03

Zapatu honetan, hilaren 25ean, hil bukaerako feria egingo dute, Debemenek eta Udalak antolatuta.

09:00etatik 14:00etara Baserriko produktuen salmenta izango da Kalebarren plazan. 11:00etatik aurrera, aldiz, Urajai elkarteak Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin eginiko pintxoak jarriko ditu salgai Kalebarren plazako txosnan, eta 12:00etatik 14:00etara umeentzako tailerrak egongo dira. Tailer hauen helburua da, besteak beste, Elgoibarko txikienek garaiko produktuak, bertako animaliak eta baserrietako kultura ezagutzea. Eguerditik arratsaldera ganadu erakusketa egingo da Kalebarren plazan.