Udal ordezkariek Elgoibarko enpresak babestu dituzte makina erremintaren azokan

Barren.eus 2022ko eka. 15a, 16:41

Ane Beitia eta Iosu Arraiz eta Maialen Gurrutxaga Elgoibarko Udal ordezkariak BIEMH 2022 biurteko azokan izan dira eskualdeko enpresak lagundu eta babesten.

Debabarrenatik 32 enpresa ari dira parte hartzen aurtengo azokan, eta horietatik, 12 Elgoibarkoak: Berkoa, Burgelu, Cometel, Danobat, Fanuc, Geminis, Ideko, IMH, Maher, Sariki, Smartpm eta Unceta. Ane Beitia alkateak nabarmendu du Elgoibar dela Euskal Herriko makina-erreminta sektorearen bihotza eta feria hau oso garrantzitsua dela herriko enpresentzat: "4 urte dira (2019) azken edizioa ospatu zela, eta nazioarteko ziurgabetasun handiko une hauen aurrean, gure enpresen lana sustatzeko aukera paregabea eskaintzen du azokak”.

2022 06 15 elgoibar udala makina erreminta bienala b1

∞Lotura duten albisteak: