Euskadiko Turismo Etikoaren Erregistroan sartu dituzte Debabarreneko 17 enpresa eta erakunde

Barren.eus 2022ko eka. 7a, 10:14

Euskadiko Turismo Kode Etikoak dagoeneko sektoreko 530 erakunde publiko eta pribatu ditu, 2020an sortu zenetik etika-erregistroan sartuta daudenak, eta horietatik hamazazpi Debabarrena eskualdekoak dira.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa Turismorako Munduko Kode Etikoaren egokitzapena da, gure kulturaren eta nortasunaren berezko ezaugarrietan oinarrituta eta 2030 Agendan ezarritako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan oinarrituta.

Euskadiko Kode Etikoaren bueltan jasotako prestakuntza eta konpromiso ibilbidea osatu duten turismo eragileei Kode Etikoaren zigilua eskaini berri die Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 530 enpresak eta erakundek jaso dute aitortza. Horien artean daude Debabarreneko hamazazpi enpresa eta erakunde, eta bakarra da Elgoibarkoa, Belaustegi jatetxea. Ikusi hemen aitortza jaso duten eskualdeko eragileen zerrenda:

Bilboko Azkuna Zentroan egin zuten aitortza ekitaldia joan den maiatzaren 23an, Iñigo Urkullu lehendakariaren gidaritzapean, eta saritutako erakundeetako hainbat ordezkari izan ziren bertan. Jardunbide egokien erregistroan gorde dute eragileon zerrenda, administrazioak aintzat har ditzan etorkizuneko turismo politiketan.

2022 06 03 turismoa kode etikoa azkuna zentroa arg basquetour

Lehenengo urtean 346 erakunde erregistratu ziren, eta gainerakoek 2021ean egin zuten. Guztiek erakutsi dute lehiakorragoak, etikoagoak eta iraunkorragoak direla, eta Etika Kodearen iraunkortasun eta erantzukizun sozialerako konpromisoak onartu dituzte.
Erregistratuta egoteko, enpresek eta helmugek kodearen zortzi printzipioetan oinarritutako ibilbide zorrotz bati erantzun diote: turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea, tokiko kultura sustatzea, Gizateriaren Kultura Ondarea babestea, pertsonen eskubideak errespetatzea, sektoreko langileei eta enpresaburuei tratu egokia ematea, bikaintasuna eta profesionaltasuna lantzea, iraunkortasun-praktikak hobetzea eta arlo bakoitzean berdintasuna, inklusioa eta tolerantzia bultzatzea.
Prozesua amaitzeko, erakunde bakoitzak memoria bat egin du eta Etika Turistikoaren Erregistroan sartu dira; dena den, etengabeko hobekuntzarako prestakuntza-ekintzak egiteko aukera ere izango dute.
Erregistratu ondoren, erakundeek Kode Etikoaren bereizgarria erakuts dezakete, irudi berria estreinatzen duena, lore formako kolore anitzeko sinbolo batekin.

Eusko Jaurlaritzak ziurtatzen du enpresak eta helmugak Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren eskakizunetara egokitzen direla, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak kudeatutako prestakuntza eta aholkularitza eskainiz, turismo-lankidetzako erakundeen eta helmugen turismo-kudeaketako egituren laguntzarekin.

2021aren amaieran erregistratutako erakundeen kopurua, lurraldearen eta eskualdearen arabera (guztiak hemen):

  • ARABA: Aiaraldea: 18, Gorbeia Inguruak: 20, Arabako Lautada: 12, Arabako Mendialdea: 4, Arabako Errioxa: 15, Arabako Ibarrak: 16, Gasteiz: 23.
  • BIZKAIA: Bilbo: 26, Busturialdea: 20, Durangaldea: 6, Enkarterri: 22, Getxo: 32, Gorbeialdea: 22, Lea-Artibai: 19, Portugalete: 5, Santurtzi: 10, Uribe: 45.
  • GIPUZKOA: Bidasoa: 18, Debabarrena: 17, Debagoiena: 21, Donostia: 27, Donostialdea: 22, Goierri: 17, Oarsoladea: 20, Tolosaldea: 17, Urola Erdia: 9, Urola Garaia: 6, Urola Kosta: 42.