Txankakua merkatari elkarteak eta Aizu! ostalarien elkarteak herriko saltoki txikietan kontsumoa sustatu eta bezeroak saritzeko kanpaina jarri dute abian. Gaurtik aurrera, herriko saltoki txikietan erosketak egiten dituzten bezeroei txartel bat emango diete, eta oparia dute txartel horietako askok, 1.700 txartelek, hain justu ere: kafe bat debalde hartzea izango da saria. Aizu! ostalarien elkarteko 21 tabernatan edo jatetxetan trukatu ahal izango dira saritutako txartelak kafea hartzeko. Nahi duenak ebaki bat edo infusioa ere eskatu ahal izango ditu saritutako txartelaren trukean.
Kanpaina uztailaren 10ean amaituko da.