Kontsumobidek, Elgoibarko Udalak eta Jubilatuen Biltokiak elkarlanean antolatu dute hitzaldia, eta kontsumobideko teknikariak emango du hitzaldia. Besteak beste honako kontu hauen inguruan arituko da: kontsumo eraginkorra etxean, etiketa energetikoa, ohiko gastuak eta etxeko hornidura, hornitzaileen kontratazioa, fakturen berrikuspena eta erreklamazioetarako bideak.
Hitzaldia 17:00ean hasiko da.