Herriko bi komertziok ere atera zituzten beren produktuak Goñati frontoira: Leire jantzi-dendak eta Galle-Tiakek. Baina ez ziren herriko saltzaile bakarrak izan azokan. Baziren zenbait herritar ere, tartean beren marka propioa sortu duten hiru artisau: Maddi, Lo&Ge eta Lukenka (Ta Ibili Munduan). Eta ohi legez, Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak festaren antolatzaileek ere jarri zuten mahaia bigarren eskuko azokan. Ibarran ospatuko dute aurten Kilometroak, Uzturpe ikastolaren alde eta 'Irribarra' izango dute leloa.
• Zozketako saridunak
Azokaren harira, 'Mendaron bizi eta erosi' udaberriko kanpainako zozketa ere egin zuen Udalak. Apirilaren 20tik maiatzaren 19ra herriko establezimenduetan egindako erosketen truke txartel bat banatzen aritu dira. Herriko hamabost establezimenduk parte hartu dute kanpainan, baina azokan bertan ere banatu zizkien Udalak txartelak erosketak egin zituztenei. Kanpainan, hiru produktu saski zozkatu zituen zapatuan Udalak, eta hauek izan dira zenbaki saridunak: 01548 / 03576 eta 03796. Maiatzaren 30a arteko epea izango dute zenbaki saridunen jabeek udaletxera joan eta otarra jasotzeko (8:30etik 14:00etarako ordutegian joan behar da). Tarte horretan saridunak agertuko ez balira, hona hemen ordezko zenbakiak zeintzuk diren: 04895 / 00239 eta 03948 (Ekainaren 6a arteko epea). Ordezkoen ordezko zenbakiak ere badira, azken kasurako. Hauetxek dira: 04592 / 01547 / 05369.
ARGAZKI-BILDUMA: Merkataritza eguna, irudietan