Martxoan baino 30 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean Debabarrenean

Barren.eus 2022ko mai. 11a, 12:19

2.739 langabe zenbatu dituzte apirilean Debabarrenean, aurreko hilabetean baino 30 gutxiago, hain zuzen ere, eta une honetan %10,45ekoa da lanbabezia tasa gure eskualdean.

Elgoibarri dagokionez, 469 lagun zeuden langabezian apirilean, martxoan baino 11 gutxiago, eta gure herriko langabezia tasa eskualdeko batezbestekoaren azpitik dago, %8,65ean. Mendaron aldiz, apur bat gora egin du langabeziak apirilean, eta orain 79 langabe daude, aurreko hilabetean baino lau gehiago. Hala ere, Debaren atzetik, Mendaro da langabezia tasa txikiena duen herria eskualdean; %7,78. Soraluzek, berriz, %13,24koa du eta Eibarrek %12,40koa. EAEko tasa altuenetarikoak dira horiek.

Hona hemen Debabarreneko 2022ko APIRILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.574 langabe (% 12,40)
  • Elgoibar 469 (% 8,65)
  • Mendaro 79 (% 7,78)
  • Deba 165 (% 6,32)
  • Mutriku 205 (% 7,89)
  • Soraluze 247 (% 13,24)
  • Debabarrena 2.739 (% 10,45)

Hona hemen Debabarreneko 2022ko MARTXOKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.589 langabe (% 12,51)
  • Elgoibar 480 (% 8,85)
  • Mendaro 75 (% 7,38)
  • Deba 162 (% 6,21)
  • Mutriku 224 (% 8,63)
  • Soraluze 239 (% 12,81)
  • Debabarrena 2.769 (% 10,57)

Hona hemen Debabarreneko 2022ko OTSAILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.538 langabe (% 12,11)
  • Elgoibar 459 (% 8,47)
  • Mendaro 76 (% 7,48)
  • Deba 169 (% 6,48)
  • Mutriku 207 (% 7,97)
  • Soraluze 231 (% 12,38)
  • Debabarrena 2.680 % (10,23)

Hona hemen Debabarreneko 2022ko URTARRILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.535 langabe (% 12,09)
  • Elgoibar 459 (% 8,47)
  • Mendaro 76 (% 7,48)
  • Deba 160 (% 6,13)
  • Mutriku 214 (% 8,24)
  • Soraluze 235 (% 12,59)
  • Debabarrena 2.679 % (10,22)


Hona hemen Debabarreneko 2021eko ABENDUKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.542 (% 12,14)
  • Elgoibar 471 (% 8,69)
  • Mendaro 79 (% 7,78)
  • Deba 170 (% 6,52)
  • Mutriku 227 (% 8,74)
  • Soraluze 244 (% 13,08)
  • Debabarrena 2.733 (% 10,43)


Hona hemen Debabarreneko 2021eko URTARRILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.696 (%13,31)
  • Elgoibar 529 (%9,57)
  • Mendaro 81 (%8,19)
  • Deba 209 (%7,84)
  • Soraluze 271 (%14,46)
  • Debabarrena 3.014 (%11,39)

∞Lotura duten albisteak: