Erosketak egiteko Merkatu Plazan dauden orgak berritu dituzte

Barren.eus 2022ko mai. 11a, 08:48

Herriko dendetan egindako erosketak etxera eraman, eta egunean bertan edo biharamunean itzuli daitezke Merkatu plazan dauden orgak.

Elgoibarko Udalak 2018an jarri zuen martxan zerbitzu hau, eta zortzi orga berri erosi dituzte, orain artekoak ordezkatzeko, "2018tik hona asko erabili dituztelako eta hondatuta zeudelako".

Azoka plaza barruan (San Frantsizko kaleko sarrera nagusian, eskuinean) egoten dira erosketetarako orgak, elgoibartarren eskura, herriko dendetan egiten diren erosketak garraiatzeko. Orgak erabiltzen dituztenek etxera eraman, eta egunean bertan edo biharamunean itzultzeko aukera dute.
Udaletik azaldu dutenez, zerbitzu honen helburua da tokiko merkataritza dinamizatzea, erosketak garraitzen laguntzea eta ingurugiroaren ikuspegitik, kontsumo modelo jasangarriago bat sustatzea. "Elgoibar, ingurugiroarekin eta erosketak herriko saltokietan egiteak duen garrantziarekin kontzientziatuta dagoen herri bat izatea nahi dugu, komertzioak baitira Elgoibar bizi mantentzen dutenak. Kanpainak plastikozko poltsen erabilera murriztea bilatzen du, dendarien zein bezeroen eguneroko praktikak hobetzeko”, Elgoibarko alkate Ane Beitiaren berbetan.

2022 05 11 orgak erosketak merkatuplaza elgoibar udala