Gazta azoka eta sagardo dastaketa egingo dute Mendaron domekan

Barren.eus 2022ko mai. 5a, 15:51

Elgoibarren zapatuan egin zuten gazta azokaren parekoa egingo dute domekan Mendaron, Herriko Enparantzan.

11:00etatik 14:00ak bitartean, bost gaztandegitako gaztak probatu eta erosteko aukera izango da. Horrez gain, Mendaroko Etarte eta Ospas baserrietako sagardoak dastatzeko aukera ere izango da. Azokan parte hartuko duten bost gaztandegiak honako hauek izango dira: Elgoibarko Mausitxa (ardi gazta), Soraluzeko Egotza (ahuntz gazta), Mallabiko Axeleku (behi gazta), Mutrikuko Goienetxe (ardi gazta) eta Eibarko Sosola (ardi gazta).