Hileko azken zapatuko feria antolatu dute biharko, eta ohi moduan, Lizundia Txabola, Lizagasar eta Zortziko Eztia baserrietako produktuak erosi eta dastatzeko aukera egongo da Kalebarren plazan. Eguerdian, ganadu erakusketa ere egingo dute. Baina horrez gain, oraingoan, Debabarreneko gazta azoka ere egingo dute eta ondorengo gaztagileek hartuko dute parte: Egotza (ahuntz gazta. Soraluze), Axeleku (behi gazta. Mallabia), Goienetxe (ardi gazta. Mutriku), Mausitxa (ardi gazta. Elgoibar) eta Sosola (ardi gazta ekologikoa Eibar).
Feria 09:00etan hasi eta 14:00etan bukatuko da. Baserriko produktuen salmenta egingo dute Kalebarren plazan, eta eguerditik aurrera ganadu erakusketa hasiko da.