Elgoibar zerutik ikusteko hegaldia zozkatuko du Aizu ostalarien elkarteak

Barren.eus 2022ko api. 12a, 16:52

Elgoibarko ostalarien Aizu! elkarteak sari bitxia zozkatuko du elkarteko kide diren taberna eta jatetxeetako bezeroen artean.

 Bi lagunentzako hegaldi bat zozkatuko dute Elgoibar eta inguruak zerutik ikusteko. Sarituek ordubeteko hegaldia egingo dute Cessna 172 abioneta batean. Zozketan parte hartzeko, Aizu! elkarteko establezimenduean kontsumitu eta tiketa eskatu behar da, bertan norberaren datuak emateko. Apirilaren 25ean egingo duten zozketan jakinaraiko dute irabazlea.

Covid-19aren pandemiak ostalaritzaren sektorean eragin dituen kalteei aurre egiteko batzea erabaki zuten Elgoibarko ostalariek, eta Aizu! elkartea sortu zuten 2021eko udan, euren beharrak elkarlanean defendatzeko. Era honetako sariketa gehiago ere egin zituzte, azkenengoan esaterako, Realak eta Betisek jokatuko duten futbol partidarako bi sarrera zozkatu zituzten.