Eskualdeko bost gazta erosi eta dastatzeko aukera izango da Debabarreneko Gazta Azokan

Barren.eus 2022ko api. 12a, 13:14

Elgoibar, Eibar, Mutriku, Soraluze eta Mallabiako gaztagileek egindako gaztak probatzeko eta erosteko aukera izango da apirilaren 23an egingo duten Debabarreneko Gazta Azokan.

Eibarren izango da gazta azoka. Orain gutxi berritu duten Errebal Plazan egingo dute estreinakoz. Goizez egingo dute, 08:30etik 13:00era. Ardi, ahuntz eta behi gaztak egiten dituzten bost gaztagilek hartuko dute parte, tartean Elgoibarko Mauxitxak.

Honako hauek izango dira azokan egongo diren gazta ekoizleak:

  • Enrike Gisasola (SOSOLA Baserria – Eibar) – Ardi gazta ekologikoa
  • Beñat Egaña (GOIENETXE Baserria -Mutriku) – Ardi gazta
  • Iñaki Ansola (MAUSITXA Baserria – Elgoibar) – Idiazabal J.I. ardi gazta
  • Nagore Martin (EGOTZA Baserria – Soraluze) – Ahuntz gazta
  • Ruben Markina (MALLEGOI Baserria – Mallabia) – Axeleku behi gazta