Elgoibarko Udalak ‘Elgoibar Bizi-bizixa’ bonoen Udaberriko kanpaina jarri du martxan, eta barikutik, apirilaren 1etik, aurrera egongo da bonoak erosteko aukera. Guztira 43 saltoki batu dira Udalaren seigarren bono kanpainara. Oraingo honetan 25.000 euro ipini ditu Udalak 3.300 merkataritza-bonu sortzeko. Herritarrek % 25eko deskontua izango dute egindako erosketetan. Bonuak erosketa egiten den unean bertan eskuratu behar dira establezimenduetan.
% 25eko deskontua establezimenduetan gutxienez 5 euroko eta gehienez 60 euroko gastuetan soilik aplikatuko da. Honakoak dira deskontuak, egindako erosketen prezioaren arabera:
- 5 €-ko balioa duten erosketak, Udalak 1,25 €-ko diru-laguntza ematen du.
- 10 €-ko balio duten erosketak, Udalak 2,5 €-ko diru-laguntza ematen du.
- 20 €-ko balio duten erosketak, Udalak diruz laguntzen ditu 5 €.
- 30 €-ko balio duten erosketak, Udalak 7,5 €-ko diru-laguntza ematen du.
- 60 €-ko balioa duten erosketak, Udalak 15 €-ko diru-laguntza ematen du.
Bonuak 2022ko maiatzaren 13ra arte trukatu ahal izango dira kanpainara batutako establezimenduetan, betiere egun horretara arte bonuak badituzte.
• 43 saltoki
Kanpainara batu diren merkataritza establezimenduetan erabili ahal izango dira bonuak. Estankoak, gasolindegiak, apustuak egiteko establezimenduak, elikagaien saltokiak eta azalera handiko saltokiak ez dituzte deialdi honetan sartu. Honakoak dira bonoak eskuratu ahal izango diren Elgoibarko saltokiak:
- G&M JANTZIDENDA
- KARKIZANO
- ALIRE ESTETIKA
- FARMAZABAL
- LAGUNAK TEXTIL COLCHONERIA
- ENE BADA
- BIOK DEKORAZIOA
- PELUQUERIA HAIR'S
- ASTIGARRAGA GYS SPORT
- N1 EN ZAPATILLAS
- PELUQUERIA DONNA ILEAPAINDEGIA
- CRISTINA GARCIA ESTETIKA ETA TERAPIA NATURALAK
- GARATE JANTZI DENDA
- GARBIÑE ESTETIKA
- KALA LORADENDA
- HURBIL INFORMATIKA
- PELUQUERIA IDAMA
- IRIONDO KIROLAK
- AZKUE ARGAZKIA
- PITXINTXU
- FADEK ILEAPAINDEGIA
- BIZKOR BIZIKLETAK
- ARAMBURU BITXITEGIA
- MARA CALZADOS
- KIMA BIOESTETIKA
- ECENARRO
- ARAURI LURRINDEGIA ETA ESTETIKA ZENTRUA
- IPINTZA
- MASUMIS
- PELUQUERIA MARIA
- ZAZPI INFORMATIKA
- NALAI ZAPATERIA
- ON INFORMATIKA
- OLAIA MARTINEZ ESTETIKA ZENTROA
- LETE
- IKUS OPTIKA
- SARA JANTZIDENDA
- FERPI MODAK
- MODAS IRIA
- MOMA
- AGURTZANE ILEAPAINDEGIA
- UZURI OPTIKA AUDIO
- HERBOLARIO SURYA BELARDENDA
• 285.000 euro bonoetarako, 2020tik hona.
Elgoibarko Udalak 200.000 euroko inbertsioa egin zuen 2020an kontsumorako bonuen hiru edizioak abian jartzeko: zehazki, maiatzeko lehen kanpainarako 60.000 euro bideratu zituen, ekainean egindako bigarren kanpainarako 57.000 euro eta urrian egindakorako 83.000 euro. 2021ean, berriz, udaberriko kanpainan 30.000 euro, eta udazkenean, bosgarren kanpainan, 30.000 euro. 2022ko lehen kanpaina da ostiral honetan martxan jarriko dena. Denera, 2020tik hona, 285.000 euro bideratuko ditu Udalak bono kanpaina hauetara.
∞Lotura duten albisteak: