Merkatariek atari aurrera atera dituzte euren salgaiak

Barren.eus 2022ko mar. 4a, 16:09

Txantxakua Merkatari Elkarteak antolatutako Stock kale azoka egiten ari dira, gaur eta bihar, herriko kaleetan.

Saltokiek beren establezimenduaren aurrean erakutsiko dituzte beren produktuak. Lehen egunean euria eta hotza egiten ari den arren, herritarren interesa piztu du ohikoa baino prezio baxuagoetan saltzen ari diren jeneroak. Goizez, 10:00etatik 13:00etara egingo dute azoka, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Stock kale azokan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroak txartel bat jasoko du eta zozketan parte hartuko. 400 euro banatuko dituzte saritan guztira (100 euroko lau sari) eta astelehenean jakinaraziko dituzte zenbaki saridunak.

Gogoratu behar da herrigunea (San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana) ibilgailuentzat itxita egongo dela azpokak irauten duen bitartean.

2022 03 04 stock kale azoka

2022 03 04 stock kale azoka aterkiak 1