Tokiko ekoizleak bilduko dira otsaileko hil bukaerako ferian

Barren.eus 2022ko ots. 25a, 14:07

Hileko azken zapatuko feria egingo dute otsailaren 26an, Debemenek, Debabarreneko landa garapen elkarteak, eta Elgoibarko Udalak antolatuta.

9:00etatik aurrera bertako baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai. Ondoren aipatzen diren baserritar, ekoizle eta gaztagileak egongo dira Kalebarren Plazan, ekoizten dituzten produktuak saltzen.

  • Basartesoroeta baserria (Basueta): Barazkiak
  • Nagore Dorronsoro: Eztia (Zortziko)
  • Migel Angel Juaristi, Luizundiatxabola baserria: Barazkiak
  • Lizagasar: Menbrilloa, sagar purea, mermeladak, zukua, sagardoa.


Feria eguna osatzeko, ganadu feria egingo dute, eguerditik aurrera, Aita Agirre plazan.