Bezeroen artean hamar sari banatu ditu Txankaku merkatari elkarteak, 1.800 euro guztira, baina 100 euroko bi sariren jabeak ez dira agertu, Eguberrietatik otsailaren 7ra bitarteko epea eduki duten arren, eta eman gabe laga dituzte sariok. Aldiz, gainerako sarituek, gaur egin duten sari banaketa ekitaldian jaso dituzte Txankakuako dendetan gastatzeko erosketa-bonoak.
Jose Pedro gallegorentzat eta Sorkunde Juaristirentzat izan dira sari nagusiak, 500 euroko bi sari. Honako sei lagunek 100 euroko sariak jaso dituzte:
- Maria Fran Arrillaga
- Carmen Anghel
- Donia Morales
- Idoia Garcia
- Maite Larrañaga
- Dorleta Arozena
∞Lotura duten albisteak: