Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 11 txankakua kanpainaElgoibarko merkatari elkarte Txankakuak eta Mendaroko Udalak herriko merkataritza suspertzeko kanpainak jarri dituzte abian Elgoibarren zein Mendaron. Txankakuak ikus-entzunezko ekoizpen bat egin du Elgoibarren Bizi – Erosi – Herriak irabazi lelopean. (bideoa dauka)

2015 12 11 txankakua kanpaina2Txankakuak jakinarazi duenez, hurbiltasuna, konfiantza eta adiskidetasuna moduko balioak islatzen dituen ikus-entzunezko ekoizpena egin nahi izan dute, dendek herriari bizitza ematen diotela erakusteko. Elgoibarko dendetan erosketak egiten dituzten bezero elgoibartarrak dira lerro hauen ostean ikus dezakezuen bideoko protagonistak.

•Gabonetako kanpaina

Gabonetako kanpaina ere jarri du martxan Elgoibarko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak, Elgoibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren laguntzari esker. Batetik, bazkide diren dendetako sarrerak apaindu dituzte girlanda berdeekin eta faroltxo zuriekin. Eta, bestetik, bezeroen artean 1.800 euro banatuko ditu, erosketa baleetan (500€ko bi sari eta 100€ko zortzi sari). Urtarrilaren 7an egingo dute zozketa. 

Mendaron Bizi Erosi kanpaina

2015 12 14 erosketak mendaronHerriko merkataritza suspertu nahian, Mendaroko Udalak erosketa zozketak jarri zituen martxan joan zen urtean, eta aurten ere, erosketa zozketekin jarraitzeko asmoa du. Herri txikia izanik, merkataritza elkarterik ez dago Mendaron eta Udalak hartu du merkataritza suspertzeko ardura. “Udalak egindako ekintzek emandako bultzada txikiak, gurea bezelako herrietan denda bat egoteak zer suposatzen duen gogoratu besterik ez digu egiten. Hau da, konfiantza eta gertutasuna, bizia eta argitasuna gure kaleei”, esan dute udal arduradunek. Eguberrietan, gainera, oparitxo bat, poltsa berrerabilgarri bat, banatuko diete mendaroar guztiei, Mendaron Bizi Erosi leloarekin.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza