Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 11 lanbide elgoibar bulegoaLangabezia tasak behera egin du urtarrilean Debabarrenean, eta eskualdeko langabe kopurua gutxitze horrek eragina izan du Elgoibarko eta Mendaroko datuetan ere.

2021eko abenduan 471 langabe zeuden Elgoibarren (%8,69) eta 79 Mendaron (%7,78). Urtarrilean, 459 lagun daude langabezian Elgoibarren (%8,47) eta 76 Mendaron (%7,48). Eskualdeko herri guztietan jaitsi da langabezia tasa, eta une honetan 2.679 langabe daude Debabarrenean (%10,22), abenduan baino 54 lagun gutxiago.

Duela urtebeteko langabezia datuekin alderatuta, berriz, nabarmenagoa da langabezia tasaren jaitsiera. 2021eko urtarrilean Elgoibarko 529 langabe zeuden erregistratuta enplegu bulegoetan, 2022ko urtarrilean baino 70 langabe gehiago. Hala, 1,1 puntu egin ditu behera langabezia tasak azken urtean. Mendaron bost langabe gehiago zeuden orain urtebete, eta 0,7 puntu egin du behera langabezia-tasak. Debabarreneko langabezia tasak, 1,17 puntu egin du behera azken urtean.

Hona hemen Debabarreneko 2022ko URTARRILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.535 langabe (% 12,09)
  • Elgoibar 459 (% 8,47)
  • Mendaro 76 (% 7,48)
  • Deba 160 (% 6,13)
  • Mutriku 214 (% 8,24)
  • Soraluze 235 (% 12,59)
  • Debabarrena 2.679 % (10,22)

Hona hemen Debabarreneko 2021eko ABENDUKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.542 (% 12,14)
  • Elgoibar 471 (% 8,69)
  • Mendaro 79 (% 7,78)
  • Deba 170 (% 6,52)
  • Mutriku 227 (% 8,74)
  • Soraluze 244 (% 13,08)
  • Debabarrena 2.733 (% 10,43)

Hona hemen Debabarreneko 2021eko URTARRILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.696 (%13,31)
  • Elgoibar 529 (%9,57)
  • Mendaro 81 (%8,19)
  • Deba 209 (%7,84)
  • Soraluze 271 (%14,46)
  • Debabarrena 3.014 (%11,39)

SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak eguneratu dituen azken datuen arabera, 148.761 lagun daude erregistratuta langabe gisa Hego Euskal Herrian, Lanbideren eta Nafar Lansareren bulegoetan, iazko urtarrilean baino 1.890 gehiago. Urteko hilabeterik txarrena izan ohi da urtarrila lan merkatuarentzat, baina aurreko urteetako urtarril gehienak baino txikiagoa izan da langabeeen gorakada 2022ko urtarrilean. Gizarte Segurantzako afiliazioen kopuruei erreparatuta, urtarrilean 1.266.771 lagunek kotizatu dute batez beste Gizarte Segurantzan, abenduan baino 8.916 gutxiagok.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuen berri eman du Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak, eta kontratazio mugagabearen igoera nabarmendu dute, ormalizatutako kontratu guztien % 11,89 mota horretakoa baita.
"2021eko urtarrilaren aldean, kontratazio-bolumena % 22,8 handitu da. Joan den hilaren aldean, kontratazioak gehien murriztu diren jarduerak ostalaritza eta administrazioa izan dira, eta manufaktura-industrietan, hezkuntzan eta eraikuntzan gora egin dute".

Lanbidek emandako datuen arabera, urtarrilean, langabeziak behera egin du industrian ( % -4,52), lehen sektorean ( % -2,82) eta eraikuntzan ( % -2,13). Aitzitik, zerbitzuen sektorean % 2,31 igo da. Urte arteko kopuruan jaitsiera horiek askoz esanguratsuagoak dira: Industria ( % -15,04), eraikuntza ( % -11,37) eta zerbitzuak ( % -11,34). Oraindik lehen lan-esperientzia izan ez dutenen artean, langabezia % 1,34 igo da urtarrilean, baina urteko zenbaketan % 8,5 jaitsi da. Gainera, hilabete honetan iraupen luzeko langabeziak behera egin du 285 pertsonatan, baina iraupen matzeko langabeziak gora egin du 1.384 pertsonatan.

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza