Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 08 gasolindegia zizilion elgoibar Hainbat urtean gasolindegi bakarra izan eta gero, hiru ditu une honetan Elgoibarrek, Zizilion kalean ireki berri baitute azkena. Saltokien ugaritzeak, baina, erregaien etenik gabeko garestitzearekin egin du bat, gasolinaren prezioak 2012an markatu zuen errekorra gainditu baitu.

Gasoila garesti dago, baina gasolinaren prezioa goia jota. Auto arrunt baten depositoa betetzea iaz sasoi berean baino 17 euro garestiagoa da orain; hala, inoiz baino garestiago dago: 2012an markatu zuen errekorra gainditzeraino igo da gasolinaren prezioa. Batez beste, 1,53 euroan dago gasolina litroa. Eta hori, erregaien prezioa eragiten duen aldagai nagusia, Brent upelaren prezioa, 2012an baino %20 merkeago dagoen arren.

Prezioen gorakada historikoa, herrian inoiz baino gasolindegi gehiago daudenean gertatu da. Makina bat urtean gasolindegi bakarra egon da herrian, Repsolek Deba kalean duena. Jaengo (Espainia, Andaluzia) MLC (Martín López Carburantes) konpainiak 2019an zabaldu zuen bigarrena Leruntxikin, Mercadonak supermerkatua ireki ostean; eta, joan den astetik martxan da hirugarrena, Petroprixek Zizilionen zabaldu duen autozerbitzu gasolindegia. Gasolindegi hori ireki duen enpresak ere Jaenen du jatorria, eta low cost edo prezio merkeko gasolindegiak direla diote. Zabalkuntza prozesuan bete betean murgilduta dagoen enpresa da, aurten 30 gasolindegi zabaltzea aurreikusten baitute.
Herrian hiru gasolindegi izanda, ikusteko dagoena da konpetentziak eraginik izango duen prezioetan.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza