Txankakuako zozketako sari batzuk jaberik gabe

Barren.eus 2022ko otsailaren 3a

Txankakua merkatarien elkarteak Gabonetan zozketa egin zuen. Sari handienen jabeak agertu dira, baina 100 euroko hiru sarik ez dute jaberik.

Hona hemen azaltzeko falta diren zenbaki sarituak eta ordezkoak:

  • 37428 (72574)
  • 29143 (75128)
  • 07621 (40614)

Otsailaren 7an bukatuko da epea eta zenbakia dutenek Txankakuako denda batera joan edo 943 747 301 zenbakira deitu behar dute.

∞Lotura duten albisteak: