Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 02 lan erreforma manifestazioa arg ELALan erreformaren aurka diren euskal sindikatuek (ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru) lantokietan eta herrietan biltzera deitu dute, gaur goizerako.

Espainiako Gobernuak onartu nahi duen eta bihar, otsailak 3, Espainiako Kongresuan bozkatuko den lan erreforma motz geratzen dela salatu nahi dute sindikatuek, bozketa horren beszperan, kalean eta lantokietan. Eskualdean, Eibarko udaletxe aurrean egingo dute elkarretaratzea, 12:00etan Untzagan, eta, beharginei ez ezik, herritar guztiei ere mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete sindikatuetatik.

Sindikatuen bi puntutan jarri dute azpimarra. Batetik, erreformak ez dituela bertan behera uzten 2010eko eta 2012ko erreformak kaleratzeak errazteko eta merkatzeko neurriak; bestetik, ez duela bermatzen Hego Euskal Herriko itunek lehentasuna izatea Espainian sinatzen direnen aldean.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza