Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 27 gabo kanpaina saria mendaro juanjose rey'Mendaron bizi, erosi' kanpainaren barruan Eguberrietan Mendaroko saltokietan erosketak egin zituztenen artean opariak banatzeko zozketa egin zuen Mendaroko Udalak, joan den ostiralean, San Agustin Kulturgunean.

Dagoeneko azaldu da sari nagusiaren irabazlea. Juan Jose Rey-k irabazi du 1.000 euroko balioa duen produktu sorta. Gainontzekoek 400 eurokoa jasoko dute. Hauek dira zenbaki sarituak:

  • 8466 (ordezkoak: 9378 eta 5869)
  • 7572 (ordezkoak: 989 eta 8153)
  • 2645 (ordezkoak: 8673 eta 9852)
  • 0004 (ordezkoak: 5866 eta 7841).

Sariak udaletxean jaso beharko dituzte zenbakien jabeek.

Abenduaren 14tik urtarrilaren 10era bitartean Mendaroko hamazazpi establezimenduetan 10 euro edo gehiagoko erosketak egin zituztenen artean egin dute Gabon kanpainako zozketa.

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza