Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 18 gabonak mendaro udaletxea argiakAbenduaren 14tik urtarrilaren 10era bitartean Mendaroko establezimenduetan 10 euro edo gehiagoko erosketak egin zituztenen artean egingo dute Gabon kanpainako zozketa.

Mendaroko hamazazpi negozioak hartu zuten parte Gabonetako kanpainan, eta horietan 10 euroko edo gehiagoko erosketak egin zituzten herritarrak sartuko dira zozketan. San Agustin kulturgunean egingo dute zozketa hori, ostiralean, 20:00etan.

Guztira bost sari banatuko dituzte: lehenak 1.000 euroko balioa duen produktu sorta jasoko du, eta gainerako laurek 400 euroko balioa duen produktu sorta bana. Gainera, ekitaldian Jon Txiki umoristak bakarrizketa saioa emango du, zozketa egin aurretik, herriko merkataritzaren alde. Sarrerak doan eskuratu daitezke Morroskillo liburu-dendan.
Kanpainan parte hartu zuten establezimenduak honako hauek izan ziren:

  • Roteta
  • Coviran
  • ArtFruit
  • Morrokillo
  • Itxasertz
  • Perosanz
  • Puxika
  • Farmazia
  • Anton
  • MªAsun
  • Saint Gerons
  • Leire
  • Lutximak
  • Ederki
  • Nahia
  • Olatz ileapaindegia
  • June Galle-tiak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza